Berriak

Atzealdea Hasi dira Alegiako jaiak!

Paula Del Pozo eta Iñaki Artola kirolariek bota dute festen hasiera iragarri duen txupinazoa

2025·07·15


Hasi dira Alegiako jaiak! Duela minutu gutxi bota dute Paula Del Pozo eta Iñaki Artola kirolariek igandera bitarteko festa giroari hasiera eman dion txupinazoa. Plaza bete jende batu da jaien hasierarako eta erraldoi eta buruhandiek girotu dute herria.

Behin festa lehertuta, orain Joxe Mendizabalekin erromeria dugu eta 21:00etan zahagiardoa izango da. Ondoren Sutarri dantza taldeak emanaldi bat eskainiko du plazan. Saio horren barruan Julen Rodriguez Flores alegiarrak eta Mickaël Conte dantzariek Martin Harriague koreografoaren ‘A_live’ koreografia dantzatuko dute. Segidan, Joxe Mendizabalekin dantza gehiago egiteko aukera izango da.

Bihar bigarren eguna izango dute festek. Azpian duzue egitaraua:

Uztailak 16, asteazkena

Karmen eguna

09:30. Albo-Kalteak taldea alaituriko diana.

12:15. ‘Errimak Bi Oinetan’ emanaldia Haatik Dantza Konpainiaren eskutik plazan.

18:00. Jose Mari Orbegozoren dantza erakustaldia plazan.

Ondoren, dantzaldi librea.

20:30. Bingoa plazan.

21:00. Zahagiardoa zubian.

22:30. Puro Relajo taldearen kontzertua.

Bibalabirjen jaien hasiera bihar

Bihar hasiko direnak Bibalabirjen jaiak izango dira. Ohiko sagardo dastaketa izango da lehen eguneko indargune nagusia. Segidan duzue biharko egitaraua:

Uztailak 16, asteazkena

18:30. Galdera jolasa.

19:00. Suziri alternatiboa.

19:00. Sagardo probaketa Eider eta Maider trikitilariekin.

19:30. Argazki solidarioa preso eta iheslariak eta Palestina.

21:00. Zahagiardoa.

00:00. Ahantzi erromeria.

04:00. Kulero eta kantzontzilo karrera.

06:00. Gaupargazkia.

Puntu morea txoznagunean

Aurten ere erasoen aurkako protokoloa martxan izango da jaietan. Txoznagunea izango da puntu morearen kokagunea eta norbaitek arazoren bat balu, 606 797 135 telefonora deitu dezake eta ordubeteko tartean puntu moreko arduradun batek etxera lagunduko dio.