Berriak
Atzealdea Hasi dira Larraitz Mendebaldea eraberritzeko eta hiritartzeko lanak
2017·07·18
Uztailaren 17an hasi ziren Larraitz auzoko Mendebaldea Hiritartzeko eta Eraberritzeko egitasmoaren lanak. Azken hilabeteetan proiektua itxura hartzen joan da, hasiera batean herritarrek aparkalekuei lehentasuna eman ostean, teknikoki hautu hori garatu behar izan delako. Egiteko horiek guztiak eginda, atzo bertan eman zitzaien hasiera lanei. Urtebetean zehar auzoaren itxura aldaketa gauzatuko da eta eraberritze oso bat egingo da bai itxura aldetik eta baita azpiegituraren alorrean ere. Lanek iraungo duten urtebete horretan sortu daitezkeen eragozpenengatik barkamena eta ulermena eskatzen die Udalak herritarrei.