Berriak

Atzealdea Haur eta gaztetxoen Kalebeherako pilota txapelketako izena ematea irailaren 12an 17:00etan egingo da parkean

6 eta 14 urte arteko neska-mutilek hartu dezakete parte eta bikoteak izena ematerako unean bertan egingo dira

2022·09·08


Bi urteko etenaren ostean, bueltan da haur eta gaztetxoentzako Kalebeherako pilota txapelketa. Antolakuntzak datorren astelehenean, irailak 12, jarri du izena emateko hitzordua Kalebeherako parkean eta une horretan bertan osatuko dira bikoteak. 6 eta 14 urte bitarteko neska-mutilei zuzendutako txapelketa da eta antolakuntzatik adin tarte horretako haur eta gaztetxoak txapelketan parte hartzera animatu nahi dira.