Berriak
Atzealdea Haurren udako ekintzetarako begiraleak kontratatuko ditu Udalak
2023·05·12
Alegiako Udalak haurrentzako ekintzak egingo ditu uztailean zehar eta ekintza horietan begirale modura aritzeko jendea kontratatuko da. Alde batetik, udaleko irekiak egingo dira eta bestetik kirol udalekuak. Bi kasuetan, bina txanda eskainiko dira. Lehena uztailaren 3tik 14ra eta bigarrena uztailaren 18tik 28ra.
Begirale lanetan aritzeko interesa dutenek maiatzaren 26a baino lehen bidali behar dituzte kurrikulumak eta zein ekintzatan aritu nahiko luketen zehaztu beharko dute. Kurrikulumak kultura@alegia.eus helbidera bidali daitezke edo kultur etxean entregatu.
Informazio gehiagorako, aipatu helbidera idatzi daiteke edo 943 65 46 98 telefono zenbakira deitu daiteke.