Berriak
Atzealdea

Hegazti ustiapenak dituzten herritarrek alta eman beharko dute Gipuzkoako Foru Aldundian

Izapideak modu telematikoan edo dokumentazioa bete eta erregistro bulego batera eramanda egin daitezke

2022·05·11


Autokontsumorako hegazti biziak dituzten herritarrek Gipuzkoako Foru Aldundiaren Autokontsumorako Hegaztien Ustiategien Erregistroan alta eman behar dute. Hala zehazten du hegazti-haztegiak antolatzeko oinarrizko arauak ezartzen dituen 637/2021 Errege Dekretuko 16.5 artikuluak. Izapide hori errazteko eta hegazti gripearen balizko fokuak kontrolatzeko informazio egokia izateko Foru Aldundiak izapide hori bi modutara egitea ahalbidetzen du:

-Batetik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan sartu eta bertako urratsak jarraitu.

-Bestetik, eskaera aurrez aurre egin nahi dutenek, beharrezkoa den dokumentazioa bete eta erregistro bulego batera eraman behar dute, NANarekin batera.

Informazio gehiago lotura honetan.