Berriak
Atzealdea Hegoalde kaleak kotxez hustuta egon beharko du abenduaren 19ko goizeko 8:00etarako
Inguru horretan zolaztatze lan batzuk egin behar dituzte eta astebete inguruko iraupena izatea aurreikusten da
2022·12·16
Hegoalde kaleak kotxerik gabe egon beharko du abenduaren 19an, astelehena, goizeko 8:00etarako. Kultur etxe aldera doan bide horretan zolaztatze lan batzuk egin behar dituzte eta astebete inguruko iraupena izatea aurreikusten da. Horrenbestean, eremu horretan ezingo da kotxerik sartu lanek irauten duten bitartean eta lanak hasterako, ibilgailu guztiek bertatik kanpo egon beharko dute.
Lanak uste baino lehen amaitzen badira, eremua zabalik geratuko da.