Berriak

Helduentzako irristaketa ikastaroa antolatu du Iturri Zahar guraso elkarteak

Interesatuek martxoaren 24a bitartean eman dezakete izena kultur etxean

2017·03·16


Iturri Zahar guraso elkarteak helduentzako irristaketa ikastaro bat antolatu du. Elorri pilotalekuan eskainiko da ikastaro hori eta saioak asteazkenetan izango dira 21:00etatik aurrera. Elkarteko kideen asmoa, hasiera batean, ikastaroa ekainera bitartean luzatzea da baina amaiera data hori aldatu liteke ikastaroaren garapena ikusi ahala. Izena emateko epea zabalik da eta azken eguna martxoaren 24a, ostirala, izango da. Izena emateko edo informazio gehiagorako, kultur etxera jo beharko dute interesa dutenek. Apuntatzen den jende kopuruaren eta mailaren arabera, antolatzaileek ez dute baztertzen maila ezberdineko taldeak osatzea. Ikastaroak 10 euroko prezioa izango du.