Berriak
Atzealdea Hemendik aurrera gimnasioa astelehenetik igandera 8:00etatik 21:00etara erabili ahal izango dute bazkideek
2022·04·20
Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxeko gimnasioa astelehenetik igandera erabili ahal izango dute hemendik aurrera bertako bazkideek. Asteko zazpi egunetan 8:00etatik 21:00etara erabili ahal izango dute gimnasioa bazkideek eta txartela erabili beharko dute sartu ahal izateko. Dena den, bazkide guztiei asteburuan gimnasiora sartu ahal izateko txartela eguneratu behar dutela gogorarazten zaie. Horretarako, kultur etxeko harreratik pasa beharko dute astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 21:00etarako ordutegian.