Berriak

Atzealdea Herriko saltokien eta kontsumitzaileen elkarlana sustatu nahi du “Egin bizia herri bizian” kanpainak

Alegiak eskaintzen dituen zerbitzu guztiak biltzen dituen gida bat prestatzen ari da Udala etxe guztietan banatzeko

2020·05·22


Duela egun batzuk abiatu zen Alegiako saltokietan kontsumoa bultzatzeko “Egin bizia herri bizian” kanpaina. Lehen pausoan, itxialdi garaian lanean gogor aritu diren saltokiei eskerrak eman nahi izan zaizkie eta itxita egotera behartuta egon direnak ere gogoan eduki nahi izan dira.

Orain merkatarien eta kontsumitzaileen arteko elkarlana sustatu nahi da, bata bestearen osagarri izanez herria ateratzen delako irabazten. Zerbitzu ezberdin ugari eskaintzen dituen herriak bertan kontsumitzera bultzatzen ditu herritarrak eta azken finean, jarduera eta jendearen joan-etorri horrek mantentzen du herria bizirik.

Kanpaina borobiltze aldera, Udalak herriko zerbitzu guztiak biltzen dituen gida bat prestatu eta etxe guztietara banatuko du.