Berriak
Atzealdea Herritar ugari elkartu zen Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguneko kontzentrazioan
Udaletxeko balkoietan egun horretarako deialdiari erantzunez herritarrek espreski egindako matazak jarri ziren
2020·11·26
Atzo, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatu zen. Urtero bezala, Alegiako Udalak egun horretako aldarrikapenekin bat egin zuen eta Eztanda talde feministak deitutako kontzentrazioarekin bat egin zuen. Herritar ugari elkartu zen plazan "Normaltasunak hiltzen gaitu, indarkeria matxistaren aurrean antolatu eta borrokatu" lemapean. Kontzentrazio garaian, herritarrek egindako koloretako matazak jarri ziren udaletxeko balkoietan.