Berriak
2020·03·15
Espainiako gobernuak indarrean jarri duen alarma egoerak herritarrak etxean egotera behartzen ditu. Ondoko kasuetan soliik egongo da baimenduta etxetik ateratzea.
-Lehentasunezkoak diren elikagaiak eta botikak erosteko.
-Osasun zentroetara joateko.
-Lanera joateko eta itzultzeko.
-Adinekoak, adin txikikoak, menpekotasuna duten pertsonak, ezgaituak eta ahulenak diren pertsonen zaintzarako.
-Finantza eta aseguru erakundeetara joateko.
-Ezinbestekoak eta beharrezkoak diren kasuetan.
Ibilgailuak erabili ahal izango dira aurreko jardueretakoren bat egiteko eta deposituak betetzeko gasolindegietara joatea ere baimenduta egongo da.
Alegiako Udalak, egoera honen aurrean, herritarrei arduraz jokatzeko deia egiten die eta ezinbestekoa ez bada, etxean egoteko gomendioa egiten da. Azpian duzue Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratu den dekretua, osorik.