Berriak

Atzealdea HH3 eta HH4ko haurrentzat dantza ikastaroa eskainik da martxoan eta apirilean

Kultur etxean izango dira saioak 16:00etan eta apirilaren 12an emanaldi bat eskainiko dute

2019·03·07


Neguko kultur egitarauaren barruan, Haur Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailako haurrentzat dantza tailer bat eskainiko da. Martxoaren 11n eta 25ean eta apirilaren 5ean eta 8an izango dira tailerreko saioak 16:00etan kultur etxean. Haurrek dantza ezberdinak ikasteko aukera izango dute saio horietan eta ikasitakoa jendaurrean jartzeko aukera ere izango dute. Izan ere, apirilaren 12an, ostirala, tailerreko haurren emanaldia izango da 17:00etan kultur etxean.