Berriak

Atzealdea Hilario Olano pilota egokituko Laboral Kutxa Sari Nagusiko txapeldunorde geratu da Beñat Lizasorekin batera

Partida gogor eta lehiatu batean 25 eta 22 galdu zuten Senperenaren eta Merinoren aurka

2020·10·12


Hilario Olanok eta Beñat Lizasok ez dute pilota egokituko Laboral Kutxa Sari Nagusiko txapelak janzterik izan. Atzo Oreretako Agustina Otaola pilotalekuan jokaturiko finalean 25 eta 22 galdu zuten Aingeru Senperenaren eta Mikel Merinoren aurka. Lehen zati estu baten ostean, irabazleak 19 eta 11 aurreratu ziren eta jada gauzak erabakita zeudela zirudienean, alegiarrak eta usurbildarrak partida 21na berdintzea lortu zuten. Azken tantoetan ordea, egindako ahalegin hori ordaindu zuten eta azkenerako 25 eta 22 amore eman behar izan zuten. Aipatzekoa da, pilotalekuan 155 lagun elkartu zirela eta beste ehundik gora kanpoan geratu zirela sartu ezinda.

Argazkia: Tolosaldeko Ataria