Berriak
Atzealdea

Hilario Olanok Gipuzkoako Euskal Pilota Egokituko txapelketa irabazi du

Finalean 25 eta 16 irabazi zuen Beñat Lizasorekin batera Manu Quesadaren eta German Elkororen aurka

2023·05·24


Hilario Olanok Gipuzkoako Euskal Pilota Egokituko txapelketa irabazi zuen iragan larunbatean. Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatu ziren finalak eta Beñat Lizasorekin batera 25 eta 16 irabazi zuten Manu Quesadaren eta German Elkororen aurka. Giro ederra sortu zen Beotibarren eta emozio handiko partidak ikusteko aukera izan zen. Zorionak Hilario!!

Intxurrekoen partidak

Maiatzak 26, ostirala, 19:00etan:

Gomazko paletako Gipuzkoako 5 t’erdiko txapelketa

-Emakumezko nagusien bigarren maila: Agirre (Intxurre)-Mendizabal (Iruleak).

-Emakumezko jubenilen bigarren maila: Luluaga (Intxurre)-Santano (Behar Zana).

-Emakumezko jubenilen bigarren maila: Ugartemendia (Intxurre)-Oliveira (Hernani).