Berriak
Atzealdea
Hilario Olanok pilota egokituko Laboral Kutxa Sari Nagusiko finala jokatuko du igandean Oreretan
Beñat Lizasorekin osatuko du bikotea eta finalak ETB1en eskainiko dituzte 12:00etatik aurrera
2020·10·06
Hilario Olanok eta Beñat Lizasok osatutako bikoteak pilota egokituko Laboral Kutxa Sari Nagusiko finala jokatzeko txartela lortu zuen iragan igandean Bidanian. Urritasun mota ezberdinak dituzten pilotariek hartzen dute parte txapelketa honetan eta urritasun fisikoak dituztenen mailako finalean ariko da alegiarra, usurbildarrarekin batera. Aingeru Senperena eta Mikel Merino izango dituzte aurkari eta finala Oreretako Agustina Otaola pilotalekuan jokatuko da urriaren 11n, igandea, 12:00etatik aurrera. ETB1 katean zuzenean jarraitu ahal izango da finala.