Berriak
Atzealdea Hilerriko hilobietatik desobiratu beharreko hainbaten familiartekoen berririk ez du Udalak
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da zerrenda eta senitartekoek 15 eguneko epea dute Udalarekin harremanetan jartzeko
2023·10·25
Duela egun batzuk jakinarazi zen moduan, hilobietatik gorpuzkiak desobiratzeko lanei berrekingo die Udalak azaro erditik aurrera. Lanak epeka egingo dira eta Udala epe bakoitzari dagozkien familiekin harremanetan jarriko da behar adina denborarekin. Hainbat pertsonen familiartekoen berririk ez du Udalak eta pertsona horien zerrenda Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da. Familiartekoek 15 eguneko epea dute Udalarekin harremanetan jartzeko.
PDF
0,1 MB
25·10·2023 Iragarkia
Lurpeko hilobietatik desobiratu behar eta Udalak familien berririk ez duen pertsonen zerrenda.