Berriak

Atzealdea Hiru egunetan Intxurrekoen pilota partidak jokatuko dira Elorri pilotalekuan, final bat barne dela

Bihar, ostiralean eta igandean izango dira partidak eta azken horretan Intxurreko bikoteen arteko finala izango da

2019·03·06


Asteburu bete-betea dute Alegiako pilotazaleek. Intxurreko pilotarien partidak jokatuko dira bihar, ostiralean eta igandean Elorri pilotalekuan. Igandeko jaialdiak aipamen berezia merezi du gainera. Izan ere, gomazko paletan, emakumezkoen jubenil mailan, Intxurreko bi bikoteak Udaberri txapelketako finalean neurtuko dira 11:00etatik aurrera. Jaialdia osatzeko, eskuz binaka, gizonezkoen nagusien bigarren mailan, Intxurrek eta Lagunakek txapelketa bereko finalerdia jokatuko dute.

Bihar, osteguna partida bat jokatuko da 19:30ean. Jubenilen gizonezkoen lehen mailan, eskuz binaka, Intxurrek eta Lazkaok finalerdia jokatuko dute. Azkenik, ostiraleko jaialdian hiru izango dira jokatuko diren partidak 18:30ean hasita., guztiak gizonezkoenak. Lehen biak alebin eta infantil mailetakoak izango dira eta Intxurrekoak Lazkaoko pilotarien aurka ariko dira. Azkena kadeteen lehen mailakoa izango da eta Intxurrek eta Zestoak final laurdenetako kanporaketa jokatuko dute.