Berriak
Atzealdea Hiru final jokatu eta txapelik gabe geratu ziren asteburuan Intxurreko pilotariak
2017·03·30
Txapelak lortzeko hiru aukera zituzten asteburuan Intxurreko pilotariek baina azkenean esku hutsik geratu dira. Kadeteen eta jubenilen lehen mailako finalak Alegian jokatu ziren eta etxeko zaleen aurrean ezin izan zuten Intxurrekoek. Kadeteetan, Zubeldiak eta Olanok 22 eta 16 galdu zuten Pagazpekoen aurka. Jubeniletako finalak ere emaitza bera izan zuen eta kasu honetan ere, Intxurrekoak galtzaile. Zubeldiak eta Jauregik 22 amore eman behar izan zuten Gaztelekukoen aurka. Nagusien hirugarren mailako finala Zegaman jokatu zen eta Intxurreko Gorostidik eta Muruak 22 eta 20 galdu zuten Tartaloetxeren aurka.
Gomazko paletan ari diren neska jubenilek ligaxkako jardunaldi bat jokatu zuten. Elkarren aurkako partidan, Iturbek eta Zhangek 30 eta 17 irabazi zuten Ormaetxearen eta Karreraren aurka. Intxurreko beste bikote batek 30 eta 13 irabazi zion Atzaparri eta laugarren bikoteak 30 eta 17 galdu zuen Ataunen aurka.
Lau t’erdikoa martxan
Asteburuan Udaberri txapelketako lau t’erdiko adarra jarriko da martxan. Eskuz, Intxurrek hemezortzi ordezkari izango ditu kadete, jubenil eta nagusien mailetan eta lehen jardunaldiari begira, gaur eta bihar partidak izango dira Elorri pilotalekuan. Gaur 19:00etan hiru partida jokatuko dira. Lehen biak nagusien mailakoak izango dira eta jaialdia irekiko duen partidan, Gorostidik Chiapuso izango du aurkari. Bigarren neurketan berriz, Intxurreko bi pilotari izango dira elkarren aurka. Irazustabarrenak Alberdiren contra jokatuko du. Azkenik, jubenilen lehen mailan, Oiarbide eta Albisu neurtuko dira. Bihar berriz, 18:00etan hasiko da jaialdia. Lehen bi neurketak gomazko paletakoak izango dira eta Intxurreko bi bikoteren aurkariak Ataungo beste bi bikote izango dira. Ondoren alebinen mailako bi partida izango dira eta bosgarrenean, nagusietan, Intxurreko beste pilotari neurtuko dira. Zabala eta Mozoren artekoa ikusi ahal izango da.