Berriak
Atzealdea Hiru garaipenekin hasi dute urtea Intxurreko futbolariek
2022·01·12
Intxurreko futbol taldeek hasi dute 2022 urtea. Asteburuan jokaturiko bost partidetan hiru garaipen lortu zituzten. Jubenil mutilek 4 eta 0 irabazi zuten Euskaldunaren aurka kopako lehen partida. Lehen hiru puntuak bilduta, Danenaren zelaian jokatuko dute larunbatean 12:00etan. Kadete mutilek ere garaipenarekin ekin diote igoera faseari. Aretxabaleta UDAren aurka 3 eta 0 nagusitu ziren eta Bergaran izango dute bigarren partida, hauek ere larunbatean 12:00etan. Infantil mailako neskena izan zen hirugarren garaipena. Goierri Gorriren aurka 4 eta 3 irabazi zuten. Zazpigarrenak dira zazpi punturekin eta asteburuan atsedena izango dute.
Infantil mutilek hiruna berdindu zuten Idiazabalen. Zazpigarren postuan daude bederatzi punturekin eta larunbatean 11:00etan etxean ariko dira zortzigarren dagoen Ordiziaren aurka. Erregional mutilek porrotarekin hasi zuten igoera fasea. Touringen zelaian 3 eta 2 galdu zuten markagailuan aurretik joan ostean. Larunbatean 15:30ean Lengokoaken aurka jokatuko dute etxean.
Azkenik, gorengo mailako neskek asteburuan hasiko dute kopako ibilia. Zestoan jokatuko dute larunbatean 15:30ean.