Berriak
Atzealdea Hirugarren adinekoen gimnasia saioak irailaren 23an hasiko dira
2025·08·27

Hirugarren adineko herritarrek ikasturte honetan ere izango dute eurei zuzenduriko gimnasia saioak egiteko aukera. Astearteetan izango dira kultur etxean 11:00etatik 12:00etara eta lehen saioa irailaren 23an izango da. Interesatuek irailaren 1etik 12ra eman ahal izango dute izena udaleko gizarte zerbitzuen bulegoan, astelehenetik ostegunera 9:00etatik 13:00era.
Gimnasia saioetan izena ematen duten herritarrek ostegunetan Txintxarriak Martxaneko ibilaldietan parte hartzeko konpromisoa ere hartuko dute izena ematen duten unean. Udaletik adineko herritarrak izena ematera animatu nahi dira, ariketa fisikoa egitea osasuntsu egoteko garrantzitsua delako.