Berriak
Atzealdea Hirugarren laurdeneko partzialak eragotzi zuen Elorri Aldaparen garaipena Arrasaten
2023·01·17
Plaza zaila zuen larunbatean Elorri Aldapak. Sailkapeneko bigarrena den Mondragon Unibertsitatearen aurka jokatu zuten alegiarrek eta aurpegia eman arren, 75 eta 66 galdu zuten. Partidari oso ondo ekin zion Elorri Aldapak. Lehen laurden orekatu baten ostean, bigarrenean tartetxoa zabaldu zuten eta atsedenaldira 29 eta 36 aurretik iritsi ziren. Hirugarrenean etxekoen erreakzioa etorri zen eta 26 eta 14ko partzial batekin markagailuari buelta eman eta azken hamar minutuetara 55 eta 50 aurretik iristea lortu zuten. Azken laurdenean ere Arrasatekoak gehiago izan ziren eta azkenerako 75 eta 66 amaitu zen partida.
Elorri Aldapak laugarren jarraitzen du sailkapenean 17 punturekin eta larunbatean berarekin berdinduta dagoen AZ Casa de la Rioja taldearen kantxan jokatuko dute, 20:00etan Donostiako Benta Berri kiroldegian. Lehen faseko azkenaurreko jardunaldia izango da. Lehen itzulian, Elorri Aldapak 72 eta 52 irabazi zuen Alegian jokaturiko partida.