Berriak
2019·09·24
Iraileko azken igandearekin batera, hamahirugarrenez egingo da aurten Alegiako Artisau eta Nekazal Azoka Berezia. Irailaren 29an goizeko 11:00etarako prest izango dira Alegiako plazan azoka osatuko duten 20 postuak eta 14:00ak arte, postu horiek ikusteko eta zerbait erosteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Ohi bezala, askotarikoak izango dira postuak: barazkiak, frutak, etxean egindako hainbat elikagai, bitxiak…
Azokan zerbait erosten dutenek txartel batzuk jasoko dituzte eta azoka amaitu aurretik egingo den azokako produktuekin osaturiko sorta baten zozketan sartuko dira. Udaleko Kultura batzordeak azokara hurbiltzeko gonbidapena luzatzen du. Goiza alaitzeko, Patxaranga txaranga ibiliko da kaleetan. Eguraldi txarra egiten badu, azoka Elorri pilotalekuan egingo da.