Berriak

Atzealdea Hondakin bilketa sistemaren berrikusketa prozesuko bilera irekiak egingo dira urriaren 6an

Kontsultara eramango diren aukeren inguruan hitz egingo da 17:30ean euskaraz eta 18:30ean gazteleraz

2022·09·29


Hondakin bilketa sistemaren inguruko berrikusketa prozesuak bere bidea egiten jarraitzen du. Uztailean herritarrekin egin ziren bileretan, zeuden aukera ezberdinen berri eta horietako bakoitzaren inguruko xehetasunak eman ziren. Herritarrek uda osoan zehar aukera horien inguruko informazioa aztertzeko denbora izan dute eta orain bilera ireki berriak egingo dira, proposamenak kontsultara eraman aurretik azken ekarpenak jasotzeko.

Bilera horiek urriaren 6an, osteguna, egingo dira kultur etxean. 17:30ean euskaraz egingo da eta 18:30ean euskaraz. Herritarrei bilera horietara hurbiltzeko deia egiten zaie.

Alegian erabiliko den hondakin bilketa sistema aukeratuko den kontsulta azaroaren 4an goizez eta arratsaldez eta azaroaren 5ean goizez egingo da.

Gaiaren inguruko ALEGIAKO ORRIEren ale berezi bat ere argitaratu da. Hemen kontsulta dezakezue.