Berriak
Abenduaren 24ean eta 31n ez da bilketa zerbitzurik izango eta 25an eta urtarrilaren 1ean bi frakzio bilduko dira
2020·12·18
Alegiako hondakin bilketa zerbitzuak aldaketa batzuk izango ditu gabonetako hainbat egunetan. Horrela, abenduaren 24ko eta 31ko gauetan ez da bilketa zerbitzurik izango. Aldiz, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, bi frakzio bilduko dira. Herritarrek organikoari eta ontzi arinei dagozkien ontziak atera beharko dituzte. Beste egunetan normaltasunez eskainiko da zerbitzua.