Berriak
2020·03·23
Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaraturikoak eta Tolosaldeko Mankomunitateak emandako eskaerak jarraituz, hondakin bilketan aldaketa batzuk izango dira alarma egoerak irauten duen bitartean. Jarraian dituzue aldaketak zerrendatuta:
-Errefusa jasotzeko edukiontzi grisak jarriko dira herriko sei puntutan:
+Bideberrieta 3
+San Juan kalea 93
+Txintxarri plaza
+Larraitz auzoa 3
+Larraitz auzoa 40
+Beistin auzoa
-Pixoihalak egunero utzi alhal izango dira edukiontzi gris horietan.
-Medikuen aginduak jarraituz, COVID 19aren proban positibo eman dutenek edo berrogelaldian daudenek EZ DUTE HONDAKIN BEREIZKETARIK EGINGO eta HONDAKIN GUZTIAK ERREFUSAREN EDUKIONTZIRA BOTAKO DITUZTE, ONDO ITXITAKO PLASTIKOZKO POLTSETAN. Hondakin horiek egunero atera ahal izango dira.
-Beste frakzioekin ohiko moduan funtzionatuko da eta gogoratu, KUBOETAN SARTUTA atera behar direla.
-Debekatuta dago hondakinak poltsetan zintzilikatzea edo lurrean uztea. Osasun arazoa hedatzea ahalbidetu dezake.
-Eskularruak inolaz ere ezin dira plastikoaren kubora bota.
-Ahalik eta errefusa kopuru txikiena sortzea norberaren ardura da.
-Altzari eta hondakin handien bilketa zerbitzua bertan behera geratzen da.
Positibo eman edo berrogeialdian dauden herritarrentzako hondakinen inguruko informazioa eta altzari bilketaren zein garbiguneei buruzko informazioa dituzue azpiko lotura hauetan.