Berriak

Atzealdea Hondakin handiak ostegunero atera daitezke 20:00etatik aurrera

Edukiontziak dauden puntuetan utzi behar dira ahalik eta txukunen eta gainontzeko egunetan ateratzea debekatuta dago

2023·08·08


Alegiako Udalak herritarrei gogorarazi nahi die tamaina handiko hondakinak ostegunero atera daitezkeela. 20:00etatik aurrera atera behar dira, edukiontziak dauden puntuetara eta ahalik eta modurik txukunenean utzi behar dira, pilatuta. Bilketa zerbitzuak ostiral goizean jasoko ditu hondakin handi horiek. Bide batez, debekatuta dago beste egunetan tamaina handiko hondakinak ateratzea.

Aldi berean, edozein hondakin mota behar bezala sailkatuta dagokion edukiontzira bota behar dela ere gogorarazi nahi du Udalak.