Berriak

Atzealdea Hondakin organikoentzako poltsen banaketa egingo da abuztuaren 1ean eta 2an kultur etxean

10:30etik 12:30era eta 17:00etatik 19:00etara jaso ahal izango dira eta etxebizitza bakoitzeko 74 poltsa banatuko dira

2023·07·28


Alegiako Udalak hondakin organikoentzako poltsak banatuko dizkie herritarrei. Abuztuaren 1ean eta 2an, asteartea eta asteazkena, egingo da banaketa hori kultur etxean eta herritarrek 10:30etik 12:30era eta 17:00etatik 19:00etara pasa ahal izango dute poltsa horiek jasotzera. Etxebizitza bakoitzari 37 poltsako bi sorta emango zaizkio. Banaketa honen helburua, plastikozko hondakin poltsen erabilera mugatzea da. Poltsak jasotzerako garaian kontuan izan beharreko hainbat ohar:

-Adin txikikoek ezingo dituzte jaso.

-NAN edo identifikazio dokumenturen bat aurkeztu beharko da.

-Poltsak etxebizitza bakoitzari banatzen zaizkio. Ez pertsona bakoitzari.

Zehaztutako egun horietan poltsak jaso ezin dituzten herritarrentzat, Udalak aurrerago ere eskainiko du jaso ahal izateko aukera.