Berriak
Atzealdea Hondakinak biltzeko edukiontzi bidezko sistema berriarekiko pazientzia eskatzen dute Udalak eta Mankomunitateak
2023·02·01
Gaur jarriko da martxan hondakinak biltzeko edukiontzi bidezko sistema Alegian. Azaroko herri kontsultan bozkatuena izan zen aukeraren ezarpenaren aurrean, Udalak eta Tolosaldeko Mankomunitateak pazientzia eskatu die herritarrei. Lehen egun hauetan sistemaren egokitzapen batzuk egin beharko dira funtzionamendua ahalik eta egokiena izan dadin.
Parte hartze prozesua egin zenean herritarrek izan zuten ekarpenak eta proposamenak egiteko aukera. Dena den, orain ere, Mankomunitatea eta Udala herritarren proposamenak edo iradokizunak jasotzeko prest daude. Horretarako, ezinbestekoa izango da proposamen edo iradokizun hori udaletxeko sarrera erregistroan idatziz aurkeztea. Jaso daitezkeen ekarpen asko berdinak edo antzekoak izan daitezkeenez, horiei erantzun bateratu bakarra emango zaie.
Herritarrei ulermena eta pazientzia eskatzen zaizkie sistema berriaren ezarpenaren lehen aste hauetan.