Berriak

Atzealdea Hondakinak zehaztutako leku eta egunetan atera behar direla gogorarazi nahi du Udalak

Neurri handiko hondakinak ostegunetan atera daitezke 20:00etatik aurrera edukiontziak dauden puntuetara

2023·10·26


Beste behin ere hondakinen inguruko jokabide okerrak somatu ditu Udalak. Herritarrei gogorarazi nahi zaie edukiontzi bakoitzera dagokion hondakinak bota behar direla dagokien moduan sailkatuta eta hondakinak ezin direla edukiontzien kanpoan utzi; barrura bota behar dira.

Bestelako hondakinen inguruan, badira horiek botatzeko edukiontziak. Bestetik, tamaina handiko hondakinak ostegunetan atera behar direla gogorarazten da. 20:00etatik aurrera edukiontziak dauden lekuetan utzi behar dira.

Argazkikoa bezalako jokabideak onartezinak dira. San Juan kaleko adibide bat da baina tamalez, puntu gehiagotan ere errepikatzen da. Udalak beste behin dei egiten die jokabide desegokiak dituzten herritarrei, arauak errespetatu ditzaten eta modu horretan jokatzen jarraitzen dutenekin neurriak hartzen hasiko da, egoera zuzentzen ez bada.