Berriak

Atzealdea Iñaki Artola bihar sartuko da binakako txapelketan

Lesioa gaindituta, Mariezkurrenarekin batera Jakaren eta Imazen kontra jokatuko du Urretxun

2024·12·12


Iñaki Artolak bihar jokatuko du binakako txapelketako lehen partida. Lesioa gaindituta, alegiarra Jon Mariezkurrenarekin ariko da Jakaren eta Imazen aurka Urretxun. Lehen bi jardunaldietan Larrazabalek ordezkatu du Artola eta puntu bat dute sailkapenean. Urretxuko jaialdia bihar 17:00etan hasiko da Ederrena pilotalekuan.

Intxurrekoen partidak
Intxurreko pilotariek hainbat partida jokatuko dituzte gaurtik hasita asteburu osoan. Gaur eta larunbatean Elorrin partidak ikusi ahal izango dira. Hemen duzue partida guztien zerrenda:
Abenduak 12, osteguna, 18:00etan Elorri pilotalekuan:
-Eskuz banaka gizonezkoen kadeteen bigarren maila: Intxurre-Oiarpe.
Abenduak 13, ostirala, 17:30ean Billabonan:
-Eskuz banaka gizonezkoen infantilen bigarren maila: Behar Zana-Intxurre.
Abenduak 13, ostirala, 18:00etan Lazkaon:
-Eskuz banaka gizonezkoen nagusien lehen maila: LAPKE-Intxurre.
Abenduak 13, ostirala, 18:30ean Andoainen:
-Eskuz banaka gizonezkoen jubenilen lehen maila: Gazteleku-Intxurre.
Abenduak 14, larunbata, 18:00etan Elorrin:
-Paleta moelle infantilak: Txost-Intxurre.