Berriak
Atzealdea Iñaki Artola eta Jon Mariezkurrena binakako txapelketako finalean izango dira
2025·03·17
Iñaki Artolak eta Jon Mariezkurrenak binakako pilota txapelketako finala jokatuko dute martxoaren 30ean Iruñeko Nafarroa Arena pabilioiko pilotalekuan. Alegiarrak eta berriozartarrak 22 eta 10 irabazi zieten Peñari eta Albisuri iragan larunbatean eta modu horretan lortu zuten finalerako txartela. Ezkurdia eta Rezusta izango dituzte aurkari final handian. Azken horiek finalerdietako ligaxkako hiru partidak irabazita sailkatu dira finalera.
Udalak zoriondu egin nahi ditu Iñaki Artola eta Jon Mariezkurrena orain arte txapelketan egindako lanagatik eta zorterik onena opa die finalerako.