Berriak

Atzealdea Iñaki Artola larunbatean Etxebarrin itzuliko da binakako txapelketara

Ligaxkako bederatzigarren jardunaldiko neurketa izango du alegiarrak Mariezkurrenarekin Peñaren eta Albisuren aurka

2025·01·08


Iñaki Artola larunbatean itzuliko da binakako pilota txapelketara. Alegiarrak abenduaren 28an hartu zuen min Bilbon eta hiru jardunalditan lehiaketatik kanpo egon ostean, bederatzigarren jardunaldiko lehiarako itzuliko da. Jon Mariezkurrenarekin batera, Peñaren eta Albisuren aurkakoa izango dute Etxebarrin. Artola eta Mariezkurrenak bost puntu dituzte sailkapenean eta laugarren postuan daude. Lehen itzulian Larrazabal aritu zen Artolaren ordez partida horretan eta 22 eta 21 irabazi zuten.

Intxurrekoen partidak
Intxurreko pilotariek partida ugari izango dituzte asteburuan. Azpimarratzeoa,larunbat arratsaldean Elorrin jokatuko den kluben arteko Euskal Herriko txapelketako lehia. Hemen zerrenda.
Urtarrilak 10, ostirala, 18:00etan Elorri pilotalekuan
-Eskuz binaka gizonezko nagusien bigarren maila: Intxurre-Gazteleku.
-Eskuz binaka gizonezko infantilen bigarren maila: Intxurre-Añorga.
-Gomazko paleta banaka nagusien bigarren maila: Zabala (Intxurre)-Arruti (Loiolatarra).
-Eskuz binaka gizonezko infantilen bigarren maila: Intxurre-Ziotza.
Urtarrilak 10, ostirala, 18:30ean Oñatin:
-Eskuz binaka gizonezko alebinen bigarren maila: Aloña Mendi-Intxurre.
Urtarrilak 10, ostirala, 19:00etan Altzan:
-Gomazko paleta emakumezko nagusiak: Altzatarra-Intxurre.
Urtarrilak 11, larunbata, 10:40ean Oiartzunen:
-Eskuz binaka gizonezko kadeteen bigarren maila: Oiarpe-Intxurre.
Urtarrilak 11, larunbata, 11:00etan Aretxabaletan:
-Eskuz binaka gizonezko nagusien lehen maila: Aretxabaleta-Intxurre.
Urtarrilak 11, larunbata, 17:00etan Elorri pilotalekuan:
-Eskuz binaka gizonezko nagusien lehen maila: Intxurre-Larraun.
Urtarrilak 12, igandea, 10:30ean Tolosan:
-Eskuz binaka gizonezko infantilen bigarren maila: Tolosa-Intxurre.

Intxurrekoen lorpenak
Gabon bueltako egunetan emaitza apartak lortu dituzte Intxurreko pilotariek. Alde batetik, Urtarrilaren 3an, Naikari Garcia Aizpunek Gipuzkoako Federazioak antolatutako, Alebin partehartze mailako Gabonetako Txapelketa Azkarra irabazi zuen.
Egun berean, Eguberritako II.Pala Txapelketako finalak jokatu ziren Elorrin eta bertan, irabazle suertatu ziren emakumezkoen mailan Nagore Murua eta Uxue Olano (Intxurreko kideak) eta aldiz, Gizonezkoetan Ganix Urdangarin eta Axier Luluaga. Giro polita sortu zen Elorri frontoian.
Azkenik, urtarrilaren 4an, Beotibarren Ogi Berri Migel Soroaren oroimezko Torneoaren finala irabazi zuen Aratz Irazustabarrena Garmendiak Apezetxearekin bikote osatuta.
Zorionak guztioi!!