Berriak
Atzealdea Iñaki Artola lau t’erdiko txapelketako final laurdenetako ligaxkan izango da
2024·10·16

Iñaki Artolak lau t’erdiko pilota txapelketako final laurdenetako ligaxka jokatuko du. Igandean 22 eta 11 irabazi zion Joseba Ezkurdiari Lekunberrin eta modu horretan lortu zuen ligaxkarako txartela. Lehen erdia gogorra eta estua izan zen. Inork ez zuen tarterik zabaltzen markagailuan eta 12 eta 10 iritsi ziren lehen etenaldi luzera. Handik aurrera ordea, gauzak erabat aldatu ziren eta Artolak 10 eta 1eko partzial bat eginda garaipena lortu zuen.
Igandean jokatuko du final laurdenetako ligaxkako lehen partida. Eibarren izango da eta Jokin Altuna amezketarra izango du aurkari. Multzoko beste bi pilotariak Jaka eta Zubizarreta dira eta lehen bi sailkatuak finalerdietan izango dira.
Intxurrekoen partidak
Intxurreko pilotariek Gipuzkoako txapelketa jokatzen jarraitzen dute. Alegiako pilotalekuko lanek irauten duten bitartean, etxeko partidak inguruko herrietan jokatzen ari dira. Bihar, ostiralean eta larunbatean etxean jokatuko dituzte etxeko partidak eta hauek dira asteburuan izango dituzten partida guztiak:
Urriak 17, osteguna, 19:30ean Amezketan:
-Gomazko paleta gizonezko jubenilak: Intxurre-Txost.
Urriak 18, ostirala, 17:30ean Lazkaon:
-Eskuz banaka gizonezkoen infantilen bigarren maila: LAPKE-Intxurre.
-Eskuz banaka gizonezkoen infantilen bigarren maila: LAPKE-Intxurre.
Urriak 18, ostirala, 17:30ean Zegaman:
-Eskuz banaka gizonezkoen alebinen bigarren maila: Aizkorpe-Intxurre.
Urriak 18, ostirala, 18:00etan Idiazabalen:
-Eskuz banaka gizonezkoen infantilen bigarren maila: Aizkorpe-Intxurre.
Urriak 18, ostirala, 19:30ean Amezketan:
-Eskuz banaka gizonezkoen alebinen bigarren maila: Intxurre-Tolosa.
-Eskuz banaka gizonezkoen infantilen bigarren maila: Intxurre-Tolosa.
-Eskuz banaka gizonezkoen infantilen bigarren maila: Intxurre-Behar Zana.
-Eskuz banaka gizonezkoen infantilen bigarren maila: Intxurre-Behar Zana.
Urriak 19, larunbata, 10:30ean Amezketan:
-Gomazko paleta emakumezko jubenilak: Intxurre-Behar Zana.
-Gomazko paleta emakumezko nagusien bigarren maila: Intxurre-Beotibar.
-Eskuz binaka gizonezkoen nagusien bigarren maila: Intxurre-Oiarpe.
Urriak 19, larunbata, 15:00etan Azpeitian:
-Eskuz binaka gizonezkoen nagusien ohorezko maila: Ilunpe-Intxurre.