Berriak

Atzealdea Iñaki Artolak Bakaikoaren aurka jokatuko du ostiralean Alegian lau t’erdiko txapelketan

Final zortzirenetako kanporaketa izango da eta irabazlea final laurdenetako ligaxkan izango da

2025·09·29


Iñaki Artolak Joanes Bakaikoaren aurka jokatuko du ostiralean Alegian lau t’erdiko txapelketako partida. Final zortzirenetako kanporaketa izango da eta irabazlea final laurdenetako ligaxkarako sailkatuko da. Multzo buru bezala Altuna eta Peña daude talde horretan eta laugarren pilotaria Darioren eta Zabalaren arteko kanporaketatik aterako da.

Jaialdia 19:30ean hasiko da eta lehenik B serie txapelketako partida bat jokatuko dute Eskirozek eta Morgaetxeberriak. Sarrerak asteazkenean 11:00etatik 13:00era kultur etxean erosi ahal izango dira eta bestela ostiralean 18:30etik aurrera pilotalekuan bertan edo internetez.