Berriak

Atzealdea Iñaki Artolak buruz buruko txapelketako finala jokatuko du Altunaren aurka

Ekainaren 1ean Bilbon izango den partidarako txartela lortu zuen alegiarrak atzo Larrazabali 22 eta 12 irabazita

2025·05·19


Iñaki Artola buruz buruko pilota txapelketako finala jokatuko du. Atzo Gasteizen 22 eta 12 irabazi zion Larrazabali eta modu horretan, ekainaren 1ean Bilbon jokatuko den finalerako txartela lortu zuen. Jokin Altuna izango du aurkari Artolak final horretan. Amezketarrak Laso kanporatu zuen finalerdietan. Artolak bi hilabeteren buruan jokatzen duen bigarren finala izango da, martxoaren 30ean jokaturiko binakakoaren ostean.