Berriak

Atzealdea Iñaki Artolak buruz buruko txapelketako finalerdia jokatuko du igandean Larrazabalen aurka

Gasteizen jokatuko den partida irabazten duenak Altuna edo Laso izango du aurkari ekainaren 1eko finalean

2025·05·14


Iñaki Artola buruz buruko finalerdietarako sailkatu da. Iragan igandean 22 eta 14 irabazi zion Peio Etxeberriari final laurdenetako ligaxkako azken jardunaldian eta modu horretan lortu zuen sailkapena. Maiatzaren 18an, igandea, jokatuko du Artolak finalerdia Iker Larrazabalen aurka. Gasteizko Ogetan izango da neurketa hori eta irabazten duenak, Altuna edo Laso izango du aurkari ekainaren 1ean Bilbon jokatuko den finalean.

Alegia Herriartekoan aurrera
Alegiak Azpeitia izango du aurkari Gipuzkoako Herriarteko txapelketako final zortzirenetako kanporaketan. Alegiarrek Oñati kanporatu zuten aurreko astean, itzulerako partidetan bi garaipen lortuta. Kadeteek eta jubenilek irabaztea lortu zuten eta nagusietan galdu egin zuten. Azpeitiarren aurkako kanporaketeko joanekoak Alegian jokatuko dira ostiralean 19:00etan.

Horrez gain, Intxurrekoek partida hauek izango dituzte asteburuan Alegian.
Maiatzak 15, osteguna, 19:15ean Elorrin:
-Gomazko paleta bost t’erdian emakumezko nagusien lehen maila: Murua (Intxurre)-Macicior (Hernani).
-Gomazko paleta bost t’erdian emakumezko jubenilen lehen maila: Ugartemendia (Intxurre)-Aldazabal (Behar Zana).
-Gomazko paleta bost t’erdian emakumezko nagusien bigarren maila: Zubelzu (Intxurre)-Balerdi (Beotibar).
Maiatzak 16, ostirala, 18:00etan Elorrin:
-Gomazko paleta bost t’erdian emakumezko jubenilen bigarren maila: Luluaga (Intxurre)-Gastañazatorre (Behar Zana).
Maiatzak 17, larunbata, 10:30ean Elorrin:
-Lau t’erdian gizonezko kadeteen bigarren maila: Garaikoetxea (Intxurre)-Esnaola (LAPKE).