Berriak

Atzealdea Iñaki Artolak buruz buruko txapelketako finalerdia jokatuko du larunbatean Lasoren aurka

Atzo Zabalari 22 eta 16 irabazita lortu zuen alegiarrak Donostiako finalerdian aritzeko txartela

2026·05·11


Iñaki Artolak buruz buruko txapelketako finalerdia jokatuko du larunbatean Donostian Unai Lasoren aurka. Alegiarrak Zabalaren aurka jokatu zuen atzo Beotibarren final laurdenetako ligaxkako azken partida eta 22 eta 16 irabazi beharra zeukan, finalerdietara sailkatzeko. Bada, lehia estu baten ostean emaitza horrekin irabazi zuen Artolak eta modu horretan lortu zuen multzoko lehen postua. 0 eta 8 galtzen hasi zen alegiarra baina lan erdietarako partida orekatzea lortu zuen. Azkenerako, 21 eta 16ekoa erakusten zuen markagailuak eta une horretan tantoa egiten zuenak, poltsikoan izango zuen txartela. Artolak egin zuen tanto hori eta une hartan bota zuen barruan pilatuta zuen tentsio guztia. Beste finalerdia Dariok eta Larrazabalek jokatuko dute igandean Logroñon.