Berriak

Atzealdea Iñaki Artolak eta Jokin Altunak ekainaren 1ean Bilbon jokatuko duten finalerako autobusak antolatu dira

Kultur etxean eman behar da izena maiatzaren 24a bitartean eta11:00etan edo 15:00etan abiatzeko aukera izango da

2025·05·20


Iñaki Artolak eta Jokin Altunak ekainaren 1ean Bilbon jokatuko duten buruz buruko txapelketako finalerako autobusak antolatu dira Alegian. Interesatuek kultur etxean eman behar dute izena eta azken eguna maiatzaren 24a izango da. Bi aukera izango dira. Goizeko 11:00etan Alegiatik abiatzea edo 15:00etan abiatzea. Bueltakoak 20:15ean aterako dira Bilbotik.