Berriak
Atzealdea Iñaki Artolak ez du jokatuko binakako txapelketako ligaxkako azken jardunaldiko partida
2025·02·13
Iñaki Artolak ez du igandean binakako pilota txapelketako lehen ligaxkako azken jardunaldia jokatuko du. Alegiarrak eskua minduta du eta bere ordez Urrutikoetxeak jokatuko du. Bilbon ariko dira zaratamarra eta Berriozarkoa Ezkurdiaren eta Rezustaren aurka eta egiari zor, sailkapenaren ikuspegitik ez da ezer egongo jokoan. Iragan ostiralean Eskirozekin aritu zen Artola Etxeberriaren eta Martijaren aurka eta 22 eta 12 irabazi zuten, zortzigarren puntua batuz.
Gauzak horrela, Artolak eta Mariezkurrenak finalerdietan sartzeko bi aukera izango dituzte play offean. Lehen partida otsailaren 20an jokatuko dute Tolosan baina oraindik ez dakite noren aurka ariko diren. Partida hori irabazten badute finalerdietako ligaxkan izango dira. Galtzen badute berriz, bigarren aukera bat izango dute otsailaren 23an Eibarren. Finalerdietarako sailkatzen badira, martxoko lehen asteburuan hasiko den ligaxkan hiru partida izango dituzte.
Intxurrekoen partidak
Intxurreko pilotariek partida ugari izango dituzte asteburuan. Ostiralean eta larunbatean jokatuko dira partidak Elorrin. Hemen zerrenda.
Otsailak 14, ostirala, 18:30ean Eibarren:
-Eskuz binaka gizonezko infantilen bigarren maila: Eibar-Intxurre.
Otsailak 14, ostirala, 19:00etan Deban:
-Gomazko paleta emakumezko nagusiak: Iruleak-Intxurre.
Otsailak 14, ostirala, 19:00etan Elorrin:
-Eskuz binaka gizonezko infantilen bigarren maila: Intxurre-Goierri.
Otsailak 15, larunbata, 10:00etan Tolosan:
-Eskuz banaka gizonezko kadeteen bigarren maila: Tolosa-Intxurre.
Otsailak 15, larunbata, 10:00etan Elorrin:
-Eskuz banaka gizonezko nagusien bigarren maila: Intxurre-LAPKE.
-Eskuz banaka gizonezko nagusien lehen maila: Intxurre-Txukun Lakua.
Otsailak 15, larunbata, 16:15ean Lizartzan:
-Eskuz binaka gizonezko alebinen bigarren maila: Tolosa-Intxurre.
Otsailak 16, igandea, 11:00etan Lasarte Orian:
-Eskuz banaka gizonezko nagusien lehen maila: Intza-Intxurre.