Berriak
Atzealdea Iñaki Artolak ezin izan zuen garaipenarekin hasi lau t’erdiko txapelketako final laurdenetako ligaxka
2024·10·23
Iñaki Artolak22 eta 12 galdu zuen Jokin Altunaren aurka lau t’erdiko txapelketako ligaxkako lehen jardunaldian. Alegiarrak ondo ekin zion partidari eta lehen erdian parez pare aritu ziren biak. 11 eta 10 aurreratu zen alegiarra baina handik aurrera Altuna nagusi izan zen eta Artolak tanto bakarra egin ahal izan zuen. Gauzak horrela, ostiralean Zubizarretaren aurkakoa izango du Iñaki Artolak Tafallan. Partida hori irabazten badu, finalerdietara sartzeko aukerekin iritsiko da azken jardunaldira.
Intxurrekoen emaitzak
Intxurreko pilotariek Gipuzkoako txapelketa jokatzen jarraitzen dute. Eskuz binaka, gizonezko nagusien ohorezko mailan Intxurreko Murua eta Irazustabarrena finalerdietarako sailkatu dira. Azaroko lehen asteburuan izango dute partida hori Lazkaoko bikotearen aurka. Bi pilotari horiek Ogi Berri – Miguel Soroaren oroimenezko txapelketan ere ariko dira asteburuan hasita. Aratz Irazustabarrenak elite mailan hartuko du parte eta Tolosan jokatuko du larunbatean Egigurenekin Apezetxearen eta Apeztegiaren aurka. Murua promesa mailan ariko da eta azaroaren 16an sartuko da txapelketan Leonetekin bikotea osatuz.
Intxurrekoen partidak
Intxurreko pilotariek Gipuzkoako txapelketa jokatzen jarraitzen dute. Alegiako pilotalekuko lanek irauten duten bitartean, etxeko partidak inguruko herrietan jokatzen ari dira. Aste honetan Amezketan eta Ikaztegietan izango dituzte etxeko partidak. Hauek dira asteburuan izango dituzten partida guztiak:
Urriak 24, osteguna, 18:45ean Amezketan:
-Eskuz banaka gizonezkoen infantilen bigarren maila: Intxurre-Txulobi.
Urriak 25, ostirala, 18:00etan Zaldibian:
-Eskuz banaka gizonezkoen infantilen bigarren maila: Gaztelupe-Intxurre.
-Eskuz banaka gizonezkoen infantilen bigarren maila: Gaztelupe-Intxurre.
Urriak 25, ostirala, 18:00etan Oiartzunen:
-Gomazko paleta emakumezko nagusien bigarren maila: Oiarpe-Intxurre.
Urriak 25, ostirala, 20:05ean Ikaztegietan:
-Eskuz banaka gizonezkoen alebinen bigarren maila: Intxurre-Txulobi.
-Eskuz banaka gizonezkoen infantilen bigarren maila: Intxurre-Behar Zana.
-Eskuz banaka gizonezkoen infantilen bigarren maila: Intxurre-Behar Zana.
Urriak 26, larunbata, 09:00etan Tolosan:
-Gomazko paleta emakumezko nagusien bigarren maila: Beotibar-Intxurre.
Urriak 26, larunbata, 11:00etan Hernanin:
-Eskuz banaka gizonezkoen alebinen bigarren maila: Hernani- Intxurre.
Urriak 26, larunbata, 16:00etan Donostian:
-Paleta infantil maila: Intxurre 3-Intxurre 2.
Urriak 26, larunbata, 17:00etan Zumaian:
-Gomazko paleta binaka jubenilak: Zumaia-Intxurre.