Berriak
Atzealdea Iñaki Artolak jokatuko duen finalaren harira kamisetak prestatu dira eta martxoaren 24ko 13:00ak baino lehen eskatu beharko dira
2025·03·20
Iñaki Artolak martxoaren 30ean jokatuko duen binakako txapelketako finalaren harira, egunarekin loturiko kamiseta berezi batzuk prestatu dira. Eskaerak egiteko epea zabalik dago eta martxoaren 24ko, astelehena, 13:00ak baino lehen eskatu beharko da. Modu hauetara eskatu daiteke:
-GARAIKO dendan.
-943 24 60 50 telefonora deituta.
-Emailez: info@garaiko.eus helbidera idatzita.
Haur zein helduentzako neurriak prestatu dira eta eskaerak familia edo kuadrillaka egitea eskatu dute antolatzaileek. Haurren kamisetek 8 euroko prezioa izango dute eta helduenek 9 eurokoa.