Berriak
Atzealdea Iñaki Artolak Jon Mariezkurrenarekin osatuko du bikotea binakako txapelketan
2024·11·26
Iñaki Artolak Jon Mariezkurrenarekin osatuko du bikotea asteburuan hasiko den binakako pilota txapelketan. Bi pilotariak bigarren aldiz ariko dira elkarrekin txapelketa nagusian eta lehen fasean 14 jardunaldiko ligaxka izango dute. Artola oraindik ez da lesiotik osatu eta lehen jardunaldian Larrazabalek ordezkatuko du, Lasoren eta Iztuetaren aurka jokatzeko.
Intxurrekoen partidak
Asteburuko partidei dagokienean, ostegunean, ostiralean eta igandean Intxurrekoen partidak izango dira Elorri pilotalekuan. Hemen zerrenda osoa:
Azaroak 28 , osteguna, 18:00etan Alegian:
-Eskuz banaka gizonezkoen jubenilen lehen maila: Intxurre-Oiarpe.
-Eskuz banaka gizonezkoen alebinen bigarren maila: Intxurre-ADOS.
Azaroak 29 , ostirala, 18:00etan Oiartzunen:
-Eskuz banaka gizonezkoen kadeteen bigarren maila: Oiarpe-Intxurre.
Azaroak 29 , ostirala, 18:00etan Astigarragan:
-Eskuz banaka gizonezkoen infantilen bigarren maila: Mundarro-Intxurre.
Azaroak 29 , ostirala, 19:00etan Alegian:
-Eskuz banaka gizonezkoen infantilen bigarren maila: Intxurre-Zazpi Itturri.
-Eskuz banaka gizonezkoen infantilen bigarren maila: Intxurre-Tolosa.
-Eskuz banaka gizonezkoen kadeteen bigarren maila: Intxurre-Mundarro.
Azaroak 30 , larunbata, 11:00etan Ordizian:
-Larruzko paleta jubenilak: Intxurre-Zumaia.
Azaroak 30 , larunbata, 16:00etan Hernanin:
-Eskuz banaka gizonezkoen alebinen bigarren maila: Hernani-Intxurre.
Azaroak 30, larunbata, 16:00etan Oiartzunen:
-Paleta Moelle infantilak: Altzatarra-Intxurre.
-Paleta Moelle infantilak: Intxurre-Txost.
Abenduak 1, igandea, 10:15ean Alegian:
-Eskuz banaka gizonezkoen infantilen bigarren maila: Intxurre-Intza.
-Eskuz binaka gizonezkoen nagusien maila: Intxurre-Intza.
-Eskuz banaka gizonezkoen nagusien lehen maila: Intxurre-LAPKE.