Berriak

Atzealdea Iñaki Artolak larunbatean ekingo dio buruz buruko pilota txapelketari

Elordiren aurka jokatuko du Iruñean final laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldian

2025·04·09


Iñaki Artolak larunbatean ekingo dio buruz buruko pilota txapelketari. Alegiarra final laurdenetako ligaxkan sartuko da eta Aitor Elordi izango du aurkari lehen jardunaldian Iruñeko Labrit pilotalekuan. Bi horiekin batera, Laso eta Peio Etxeberria dira B multzo hori osatzen duten beste bi pilotariak.
Intxurrekoen partidak
Ostegunean, ostiralean eta larunbatean Intxurreko pilotarien bost partida jokatuko dira Elorrin. Biharkoa gomazko paletako finala izango da. Hemen partida guztien zerrenda:
Apirilak 10, osteguna, 18:00etan Alegian:
-Gomazko paleta buruz buru: Zubiria (Beotibar)-Zabala (Intxurre).
Apirilak 11, ostirala, 18:00etan Alegian:
-Eskuz banaka lau t’erdian gizonezko kadeteen bigarren maila: Intxurre-Bergara.
-Eskuz banaka lau t’erdian gizonezko nagusien bigarren maila: Intxurre-Aloña Mendi.
-Eskuz binaka gizonezko infantilen bigarren maila: Intxurre-Hernani.
-Eskuz banaka lau t’erdian gizonezko kadeteen bigarren maila: Intxurre-Mundarro.
-Eskuz banaka lau t’erdian gizonezko nagusien lehen maila: Intxurre-Azkoitia.
Apirilak 11, ostirala, 19:00etan Añorgan:
-Eskuz binaka gizonezko infantilen bigarren maila: Añorga-Intxurre.
Apirilak 11, ostirala, 19:15ean Oreretan:
-Eskuz binaka gizonezko infantilen bigarren maila: EPLE-Intxurre.
Apirilak 12, larunbata, 11:00etan Beasainen:
-Eskuz banaka lau t’erdian gizonezko nagusien bigarren maila: Murumendi-Intxurre.
-Eskuz banaka lau t’erdian gizonezko nagusien lehen maila: Murumendi-Intxurre.
Apirilak 12, larunbata, 16:00etan Alegian:
-Eskuz binaka gizonezko alebinen bigarren maila: Intxurre-EPLE.