Berriak

Atzealdea Iñaki Artolak urriaren 3an Alegian jokatuko duen partidarako sarrerak Elorri pilotalekuan eta kultur etxean erosi ahal izango dira

Harmailan eserita ikusteko sarrerek 25 euroko prezioa dute eta harmaila atzean zutik ikustekoek 20 eurokoa

2025·09·25


Iñaki Artolak lau t’erdiko txapelketako final zortzirenetako kanporaketa jokatuko du urriaren 3an Alegiako Elorri pilotalekuan. 19:30ean hasiko den jaialdian, promozio mailako txapelketako partida bat ere izango da, Artolarenaz gain. Jaialdi horretarako sarreren salmenta egun eta ordutegi zehatz batzutan egingo da Elorri pilotalekuan bertan eta kultur etxean. Harmailetan zein kantxan eserita ikusteko sarrerek 25 euroko prezioa dute eta harmaila atzean zutik ikustekoek 20 eurokoa. 14 urtera bitartean 5 euro ordaindu beharko da eta pelota eskolakoek 10 euroan izango dituzte sarrerak. Sarrerak egun hauetan egongo dira salgai:

-Irailak 26, ostirala, 18:00etatik 20:30era Elorri pilotalekuko kantxan.

-Irailak 29, astelehena, 11:00etatik 13:00era kultur etxean.

-Urriak 1, asteazkena, 11:00etatik 13:00era kultur etxean.

-Urriak 3, ostirala, 18:30etik aurrera kultur etxean.