Berriak

Atzealdea Iñaki Artolaren finalerako diseinaturiko kamisetak eskatzeko aukera izango da apirilaren 17ra bitartean

Garaiko dendan, 943 24 60 50 telefonoan edo info@garaiko.eus helbidera idatzita eskatu daitezke eta haur zein helduentzako neurriak daude

2025·04·02


Iñaki Artolak iragan igandean jokatu zuen binakako pilota txapelketako finalerako diseinaturiko kamisetak erosteko modurik izan ez zutenek aukera berri bat izango dute. Apirilaren 17ra bitartean eskatu ahal izango dira eta eskaera egiten den unean 10 euro ordaindu beharko dira. Modu hauetara eskatu daiteke:
-GARAIKO dendan.
-943 24 60 50 telefonora deituta.
-Emailez: info@garaiko.eus helbidera idatzita.
Haur zein helduentzako neurriak daude.