Berriak
Atzealdea

Ibai bazterreko lanek eragozpenak sortuko dituzte zubiko trafikoan irailaren 13an eta 15an

Kaletik Larraitz auzora joan edo etortzeko saihesbidea erabiltzeko gomendioa egiten da, zubia ekidinez

2023·09·12


URA agentzia Oria ibai bazterra garbitzeko egiten ari diren lanek eragozpenak sortuko dituzte zubiko trafikoan datozen egunetan. Zentzu horretan, irailaren 13an eta 15ean, asteazkena eta ostirala, ibai bazterrean moztutako zuhaitzak ateratzeko lanak egingo dira. Zubian kamioi bat jarriko da eta bertara aterako dituzte zuhaitzak. Horrenbestean, bi egun horietan zubiko errei bat itxita egongo da eta ahal den neurrian, inguru hori ekiditea eskatu nahi da.

Hau da, Tolosa edo Ikaztegieta aldetik etorri eta Larraitz auzora, Orendain aldea edo kultur etxera joan behar dutenei saihesbidea erabiltzeko eskatzen zaie. Eta gauza bera kontrako norantzan datozenei. Larraitz auzotik, Orendain aldetik edo kultur etxetik Tolosa edo Ikaztegietara joan nahi dutenei, bi egun horietan saihesbidea erabiltzeko gomendatzen zaie. Udalak barkamena eskatu nahi die erabiltzaileei aldez aurretik, lanek sortu ditzaketen eragozpenengatik.

Behin lanak amaituta, zubia normal erabili ahal izango da.