Berriak

Atzealdea Ibilgailu elektrikoak kargatzeko jarri den puntuan aparkatu ahal izango da martxan jarri bitartean

Oraingoz puntu bakarra margotu da baina erabilgarri jarri aurretik bigarrena ere margotuko da

2023·04·27


Kultur etxearen inguruko aparkalekuan ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntu bikoitz bat jarri da. Inguruan egin diren lanen ostean, aparkaleku plaza bat margotuta geratu da. Udalak jakinarazi nahi du, karga puntu horiek martxan egon bitartean plaza horretan aparkatu daitekeela. Sistema erabilgarri jartzen denerako bigarren plaza bat ere margotuko da eta behin martxan egonda, puntu horietan karga behar duten ibilgailuak soilik aparkatu ahal izango dira. Udalak jakinaraziko du noiz jarriko diren martxan eta esan bezala, bitartean edonork aparkatu dezake.