Berriak
2016·09·27
Ibon Azpilikuetak irabazi du festetan egin zen Sare Sozialetako Argazki Lehiaketa. Lehiaketara aurkeztu ziren 19 argazkietatik 6 aukeratu zituen epaimahaiak finalista modura eta argazki horiek Jubilatuen tabernan egon dira ikusgai azken egunetan. Bada, guztira 79 boto jaso dira eta horietatik 30 Ibon Azpilikuetaren argazkiarentzat izan dira. Txupinazoaren uneko argazki hori izan da herritarren artean gehien gustatu dena eta ondorioz, berarentzat izango da lehiaketako saria den bizikleta. Beste argazki finalistek, 14, 13, 9na eta 3 boto jaso dituzte, hurrenez hurren.
Udalak eskerrak eman nahi dizkie epaimahai lanetan aritu direnei eta bozketan parte hartu duten herritarrei. Botoa eman dutenen artean ere sari bat zozkatuko zela iragarri zen eta Peio Mendiarentzat izan da sari modura zegoen tableta.