Berriak
Atzealdea Ibon Oregik ‘Bizitzaren baloreak, Aparretan bizi’ hitzaldia eskainiko maiatzaren 9an 17:30ean kultur etxean
2023·05·04
Iturri Zahar guraso elkarteak antolatuta, Ibon Oregik ‘Bizitzaren baloreak, Aparretan hazi’ hitzaldia eskainiko du maiatzaren 9an, asteartea, 17:30ean kultur etxean. Oregi, azken 20 urteetan gorputz-hezkuntzako irakasle izan da, 2020ko urriaren 1era arte. Orduan, auto batek harrapatu eta anputazio femorala jasan zuen.
Azken urteak emozio eta ikaskuntza berrien gora-beherak izan dira berarentzat baina kirol egokituaren bidez esperientzia berriak lortzen ari da, emozioak, errealiteari aurre egiten eta berriro bizirik sentitzen laguntzen diotenak. Horri lotuta, “Aparretan bizi surf egokituko kirol Kluba” sortu du.
Bere bizipenak kontatuz ilusioa eta indarra transmititzera datorkigu, eguneroko edo ustekabeko zailtasunen aurrean. Aniztasuna balioan jartzea, ezberdintasunak ezagutu eta integrazioa bultzatzera. Jolas eta jarduera inklusiboak erakutsiko dizkigu, behar bereziak dituzten pertsonen egoerak azalaraziz eta haurrekin esperimentatuz.
Herritar guztiei irekitako ekitaldia izango da eta horrenbestean, bertaratzeko deia egiten da.