Berriak
Atzealdea Igande goizean GI-2131 errepidea Ordizia aldera itxita egongo da Marino Lejarreta Klasika dela eta
Behin lasterketa amaituta, 13:30etik aurrera zabalik geratzea aurreikusten da
2022·10·07

Igandean Marino Lejarreta Klasika lasterketa jokatuko da. Txirrindulariak Alegiako Bazurka industriagunetik atera eta Ordiziara joango dira taldekako erlojupekoan. Antolakuntzak jakinarazi duenez, igande goizean GI-2131 errepidea itxita egongo da Ordiziako norantzan. Beraz, Tontokale gaineko bidegurutzean ezingo da Ikaztegieta aldera irten. Proba 13:30ak aldera amaitzea aurreikusten du antolakuntzak eta horrenbestean, ordu horretatik aurrera errepidea zabalik geratuko da.